XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Bainan Gaon'ek aurrea artua du ta jokua eskutik irabazten ba digu galduak gera!.
(
- Hori ez! Ordago botako diogu! Jota ke! Egin zaiogun lepo!.
OXER - (
MARTIN Y.- Itzak urri!, Ekin, egin bear degu ekin!.
OXER - Orretarako kaleko jendeari isilka adierazi bear diozute biar goizean, ezpata ta azta-makillak artuta Gaztela'ko ate inguruan erne egon ditezela.
- Gaon errian sartzen asten danerako.
I GIZASEMEA - Eta zertan ezagutuko degu Gaon dala?.
SAKRISTAUA - Juduak izatsa (
II GIZASEMEA Baita zera ere! adarrak akerraren antzera....
III GIZASEMEA - Jantzia ez dik izango kristauok deguna.
MARTIN Y. Laister antzemango diozute, ez izan beldurrik.
OXER - Lasa egon zaitezten esango dizuet Batzar Nagusiaren aginduz Judu orrek Gipuzkoa'n baimenik gabe sartzea galerazia daukala, naiz Enrique Laugarren erregeak bidalia izan.